Behin zerbitzua kontratatutakoan, bide bat baino gehiago dituzu hara sartzeko:
Ordenagailutik, txat bidez
Zerbitzura ordenagailutik sartzeko, teknikariak eskatzen dizunean, zerbitzuko zure helbide elektronikoarekin zure burua identifikatu.
Mugikorretik edo tabletatik (Android edo IOS), txat bidez.
Zerbitzura mugikorretik txat bidez sartzeko, Euskaltelen Androiderako eta iOS-erako aplikazioa deskargatu behar duzu. Handik, beste aplikazio batzuen atalean, Halpp aplikazioa deskargatu eta ireki behar duzu. Sartu zerbitzuko helbide elektronikoa, onartu erabilera-baldintzak, eta aplikazioak, zure gailu mugikorraren sistemaren bertsioaren arabera, beste aplikazio bat deskargatzeko eskatuko dizu.
Telefonoz deituz.
Zerbitzuan sartzeko, deitu 1717 telefono-zenbakira, etxeko bezeroa bazara, edo 1771 zenbakira, enpresa bat bazara, eta, teknikariak eskatutakoan, adierazi zerbitzuko zure helbide elektronikoa.
Aholkua zer gailuri buruz nahi duzun, hura erabiltzea komeni da, ahal bada behintzat; izan ere, hala teknikaria errazago sartuko da gailura urrunetik beharrezkoa bada.