Euskaltelen faktura elektronikoak paperezko fakturaren lege-balio bera du, Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren sinadura elektronikoko ziurtagiriarekin babestua baitago. Abantaila gehiago ere baditu, ordea:
ITXARON BEHARRIK EZ: dagoeneko ez duzu posta arruntaren zain egon behar. Internetera konektatu besterik ez duzu egin behar faktura ikusteko.
EZ DUZU PAPERIK METATUKO: Faktura elektronikoarekin, edozein unetan kontsulta ditzakezu azken urteetako fakturak; gainera, artxibatu, inprimatu edo deskargatu ere egin ditzakezu, etxean papera pilatu beharrik gabe.
GUK ABISATUKO DIZUGU: Mezu elektroniko bat bidaliko dizugu hilero, zure faktura Bezeroaren Gunean duzula jakinarazteko..
FAKTURA-HISTORIA: Bezeroaren Gunearen bidez, azken hiru urteetako fakturak daude eskura, haiek noiznahi kontsultatu, deskargatu edo inprimatzeko.