Mugikorraren operadore-aldaketa
Zuk SIM txartela jasotakoan, zure aurreko operadorearekin jarriko gara harremanetan, mugikor-linea konpainiaz aldatzeko. Prozesu hori egiteko, 48 ordu (lanegunetakoak) behar dira, eskatzen denetik hasita. SMS bat bidaliko dizugu zure mugikorrera, konpainia-aldaketa zein egunetan egingo den jakinarazteko; goizaldean egingo da, ahalik eta eragozpen gutxiena eragiteko zuri.
Finkoen eramangarritasuna
Teknikariak telefono finkoa instalatutakoan, lanegunetako 24 eta 48 ordu bitartean behar dira konpainia aldatzeko. Prozesu horretan, ez duzu ezer ere egin behar; gu arduratzen gara guztiaz, eta SMS bidez emango dizugu informazioa.